domingo, 21 de marzo de 2021

 AUTOERRETRATUA

Yayoi Kusamaren ildoarekin jarraituz, autoerretratuak egin ditugu. Hauek dira haurrei aurkeztutako Yayoi Kusamaren zenbait autoerretratu:


 Honetaz hitz egin ondoren, bakoitzak ikusten zuena azaltzeko aukera izan ondoren, gela prestatu dugu bakoitzari materiala emanez: A3 bat, norberaren  argazkiaren fotokopia eta 5 tenpera kortxoarekin. 


 Dena prest izanda, hauek dira haurren sorkuntzak, aberatsak benetan...zein artistak diren!!!



GORA ARTISTAK!!!

 

miércoles, 10 de marzo de 2021

 "YAYOI KUSAMA" BIDELAGUN


    Inge sorpresa ederrarekin etorri da gaurkoan eskolara, Yayoi Kusamaren puntuekin kuia apaindu du. Bi geletan aurkeztu du bere artelana.



Eta ondoren dituzue, gaurkoan ikasleek hautatutako kartulinan gometxak erabiliz eginiko lanak. Gela kanpoan dago ikusgai.



 M8 eta YAYOI KUSAMA 

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko egunean, ospakizun berezia egin genuen eta Yayoi Kusama artistaren lana oinarri hartuta biserak apaindu genituen. Hona hemen hamaiketakoaren momentua:



Hurrengo egunetan jarraituko dugu Yayoi Kusamaren artelanetan sakontzen eta sorkuntzari bide ematen.


GORA MARTXOAK 8!!!