viernes, 10 de diciembre de 2021

viernes, 25 de junio de 2021

PARKERA IRTEERAK


Aurtengo udaberrian ia hamobostean 

behin joan gara parkera,

 hona hemen lehen irteeretako 

argazkiekin osaturiko bideoa.


Ea gustoko duzuen...



jueves, 24 de junio de 2021

GLADYS ENEAra IRTEERA

Hona hemen egindako irteeraren bideotxoa, zuen gustokoa izatea espero dugu!!!



lunes, 21 de junio de 2021

 AZKEN EGUNEAN...

Hona hemen azken eguneko argazkitxo batzuk.  

Ondorengo egunetan joango gara azken bi hilabeteetan egindako saio ezberdinak zintzilikatzen.

Lehenik eta behin hamaiketako goxo goxoa jan genuen, egun berezietan egin ohi dugun bezala.


 

Hamaiketako egin ondoren tailerrak egin genituen, txandaka txandaka...a ze meritua izan zuten zain egoten!!!

Hona hemen HH3ko talde osoaren azken argazkia, ea zer iruditzen zaizuen!!! 

                Muxu bana familiak!

 

miércoles, 21 de abril de 2021

 YAYOI KUSAMAREN KUIA



Yayoi Kusamarekin bukatzeko, bere kuiak (kalabazak) hartu ditugu oinarri. Hau da bere kuia ospetsuenetakoa:


Eta hurrengo argazki hau hausnarketarako eta inspiraziorako hartuz...


Nahastutako plastilina birziklatu eta kuia forman eman genien ikasleei, apainketa eta margoketari ekiteko. Eta hauxe izan zen prozesua...















A ze artistak! 

Eskerrik asko YaYoi Kusama!!!

domingo, 21 de marzo de 2021

 AUTOERRETRATUA

Yayoi Kusamaren ildoarekin jarraituz, autoerretratuak egin ditugu. Hauek dira haurrei aurkeztutako Yayoi Kusamaren zenbait autoerretratu:


 Honetaz hitz egin ondoren, bakoitzak ikusten zuena azaltzeko aukera izan ondoren, gela prestatu dugu bakoitzari materiala emanez: A3 bat, norberaren  argazkiaren fotokopia eta 5 tenpera kortxoarekin. 


 Dena prest izanda, hauek dira haurren sorkuntzak, aberatsak benetan...zein artistak diren!!!



GORA ARTISTAK!!!

 

miércoles, 10 de marzo de 2021

 "YAYOI KUSAMA" BIDELAGUN


    Inge sorpresa ederrarekin etorri da gaurkoan eskolara, Yayoi Kusamaren puntuekin kuia apaindu du. Bi geletan aurkeztu du bere artelana.



Eta ondoren dituzue, gaurkoan ikasleek hautatutako kartulinan gometxak erabiliz eginiko lanak. Gela kanpoan dago ikusgai.